Bihar, irailak 1, abiatuko dira erakusketak, Aitor Fernandez (margoa), Jose Ramon S. Alzola (margoa), Jose Vicente Sobradillo (margoa), Karen Amaia (argazkigintza), Alfonso Moral (argazkigintza), Sol Agirre (argazkigintea), David Santiago, Juan Tapia eta Francisco Ubillla (argazkigintza); eta Imanol Marrodan (margoa) artisten eskutik.
Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak hamar margo eta argazki erakusketa paratuko ditu, bihartik aurrera, Bilboko San Ignazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko udaltegietan.
Expodistritoren barruko erakusketak ibiltariak dira, eta, beraz, hainbat egunetan ibiliko dira barrutietako udaltegietan, 2022ko urtarrilera arte, hiriko zortzi barruti horietako bizilagunengana iristeko asmoz.
Edizio honetarako honako artisten lanak aukeratu dira: Aitor Fernandezen (margoa) Marginal 33, Jose Ramon S. Alzola (margoa), Jose Vicente Sobradillo (margoa), Karen Amaiaren (argazkigintza) Esto no es un árbol, Alfonso Moralen (argazkigintza) Libre&Iraunkorrak, Sol Agirreren (argazkigintza) Ver, Mirar, Observar, David Santiago, Juan Tapia eta Francisco Ubilllaren (argazkigintza) Pinceladas de luz; eta Imanol Marrodanen (margoa) Tantaka. Aske Rot Punkt Art.
Erakusketa hauekin batera, Emakume aitzindari batzuen bilduma erakusketa berezia ere egongo da ikusgai, IES Errekaldeberri ikastetxeko kideek antolatua. Bestetik, Misio pedagogikoak 1931-1936 erakusketan, 90 urte egingo dute atzera, kultura zabaltzeko ekimen berritzaile baten historia gogoratzeko.