Idoia Hernandez ‘Hatxe’ musikariak bihar eskainiko du zuenekoa

Gaur abiatuko da Kulturate Akustikoa zikloa, Arrasaten

Copernicus Dreams, Hatxe, Maite Larburu, Eneritz Furyak, Sonlosgrillos eta Buffalo feat. Nacho Soto izango dira hilaren 12ra arte oholtzara igoko diren talde era bakarlariak.

Irailean egin ohi den bezala, Arrasateko Udalak Kulturate Akustikoa izeneko zikloa antolatu du aurten ere. Hainbat musika emanaldi izango dira zortzigarren edizio honetan, horien artean gaur Copernicus Dreams traldeak eskainiko duena.

Musika zikloa, beraz, gaur hasi eta irailaren 12ra arte luzatuko da eta guztira sei bakarlari eta talde igoko dira agertokira. Kontzertuak hilaren lehen bi asteburuetan eskainiko dira, ostiralean, larunbatean eta igandean, eta sarrerak kontzertuetan bertan eskuratu ahal izango dira.

Emanaldiak, halaber, Kulturateko Areto Nagusian egingo dira, guztiak arratsaldeko 20:00etan, eta urtean zehar antolatzen diren gainerako musika zein kultura egitarauek bezala, “herriko kultura eskaintza zabaltzea eta kultura bera sustatzea dute helburu, bereziki une gogor hauetan, kultura eragileen lana balioan jarriz eta indartuz”, azaldu du antolakuntzak.

Era berean, Kulturate Akustiko musika zikloak, “uda agurtzeko aukera paregabea eskainiko die ikusleei”. Ondorengoak dira zortzigarren edizio honetan Arrasaten izango diren artista eta talde gonbidatuak:

  • Irailaren 3an, ostirala: Copernicus Dreams
  • Irailaren 4an, larunbata: Hatxe
  • Irailaren 5ean, igandea: Maite Larburu
  • Irailaren 10ean, ostirala: Eneritz Furyak
  • Irailaren 11n, larunbata: Sonlosgrillos
  • Irailaren 12an, igandea: Buffalo feat. Nacho Soto
Zabaldu: