Argazki erakusketa, mintzaldi eta ibilaldi musikatu batek osatuko dute egitaraua.
Euskal Kultur Erakundeak eta Giza Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak Clarenza kultura Zentroarekin eta Hazparneko Hiriarekin partaidetzan, Zapat(h)ari izeneko ikerlari, artista eta biztanle egonaldiaren baitako ekitaldia antolatu dute irailaren 19rako, igandea, Hazparnen. Argazki erakusketa, mintzaldi eta ibilaldi musikatu batek osatuko dute egitaraua.
Duela bi urte dira jada, Euskal Etnopoloa labelaren baitan, Euskal Kultur Erakundeak eta Giza Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak, Zapat(h)ari egitasmoa martxan jarri zutenetik. Epe luzerako proiektu antropologikoa eta artistikoa da eta proiektu honen inguruan bi ekitaldi nagusi antolatu dira:
Lehena 2019ko abenduaren 19an egin zen. Aitzpea Leizaola antropologoak, EKE-k 2011an Eleketa programaren baitan Hazparnen bildutako lekukotasun batzuetatik abiatuz, zapatagintzak Hazpandarren gogoan utzitako aztarnak aztertu zituen. Polo Garat argazkilariak bere aldetik, industria horren “arrastoak” argazkitan hartu zituen.
2020ko hasieratik 2021eko ekainera bitartean, Hazparneko biztanleak, antropologoa eta argazkilaria hainbat aldiz elkartu ziren zapatagintza garaiko bizipenak, oroitzapenak eta tokiak (taneriak, ostatuak, lantegiak, bizitegiak, ostatuak) biltzeko.
Abentura bukatzeko, bigarren hitzordu bat eskainiko da igandean, goizeko 10:00etatik aurrera. Leizaolak mintzaldi bat eskainiko du Elgar Zentroan. Ondotik, 11.30ean Lapurdiko herriko lau leku sinbolikotan, historia horri buruzko beren lekukotasuna emanen dute hainbat herritarrek. Egitaraua mediatekan irailaren 18tik 24ra ikusgai izanen den Polo Garat argazkilari barkoxtarraren erakusketa batek osatuko du, zapatagintzak hazpandarren artean utzi ondarea argazkitan agerian emanez. 12.30ean aperitifaren inguruan elkartuko dira.
Abentura bukatzeko, bigarren hitzordu bat eskainiko da igandean, goizeko 10:00etatik aurrera. Leizaolak mintzaldi bat eskainiko du Elgar Zentroan. Ondotik, hiriguneko lau leku sinbolikotan, heritarrek historia horri buruzko lekukotasuna emango dute. Azkenik, Polo Garat argazkilariaren erakusketa ikusteko aukera egongo da mediatekan. Bertan, zapatagintzak hazpandarren artean utzitako ondarea argazkitan argazkien bidez ikusi ahal izango da hilaren 24ra arte.