Diskorik “elektronikoena” argitaratu du Esne Beltza taldeak

 

Ni izeneko zazpigarren lana aurkeztu du gaur Esne Beltza taldeak. Bertako kantuetan transexualitatea eta bullyng-a bezalako gai sozialak jorratu dituzte, batez ere soinu elektronikoez lagunduta.

Lana Mark Dasousa ekoizle valentziarrarekin sortu dute eta Olatz Salvador abeslariak, RIP-eko Txerra Bolinagak, Tremenda Jauriak eta Urugaiko 4 pesos taldeak hainbat kantutan parte hartu dute.

Ni disko berriaren aurkezpen kontzertua datorren astean eskainiko dute Durangoko Plateruena antzokian.

Zabaldu: