Miren Artetxe iritsi da buruz burukora.
Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena, Odei Barroso, Amets Arzallus, Patxi Iriart eta Miren Artetxe izan dira gaur Donibane Lohizuneko oholtzara igo diren bertsolariak.
Sei finalistak zortziko nagusian eta zortziko txikian aritu dira lehendabizi, ofiziotan. Ondoren, puntu-erantzunetan jardun dira eta hamarreko txikian aritu diragero, berriro ere binaka, ofiziotan. Azkenik, bakarka aritu dira, kartzelako lanean, gai bera emanda, neurri eta doinu librean: “Orain arte besteen begiradak arranguratu izan zaitu”.
Lan horien ondotik, Amets Arzallus eta Miren Artetxe sailkatu dira buruz-burukoa jokatzeko eta seiko motzean eta zortziko txikian ofiziotan aritu ondoren, berriro ere kartzelako lana egin dute. Azkenean Amets Arzallus Antiak iranbazi du eta Andoni Iturriozen eskutik jaso du txapela. Luzaroan bertsolaritzaren eta orokorkiago euskal kulturaren alde egin du lan Iturriozek.
Sari banaketan aritu dira Maider Bedaxagar euskal kulturaren ordezkari gisa, Maeva Estano txapelketa guztian zehar laguntza ekarri duten ikastola eta elkarteen izenean, Karine Etxeberri Bertsularien Lagunak elkartearen izenean, Haira Aizpurua Euskal Herriko eskolarteko txapelduna bertso eskolen izenean eta Beñat Gaztelumendi Bertsozale Elkartearen izenean.
Epaile lanetan, berriz, Maialen Berra, Eneko Bidegain, Zuhaitz Olazabal, Lur Renteria, Ainhoa Sarasua, Iban Thicoipe eta Abel Zabala aritu dira. Halaber, aurtengo txapelketa guztian zehar gaiak prestatzen eta saioak aurkezten aritu dira Aritz Bidegain, Lierni Elortza, Xabi Elgart, Joana Itzaina, Amaia Kastorene, Antton Lannes, Oihana Larrandaburu, Amaiur Lujanbio eta Pantxika Solorzano. Saioaren hasieran Xilaba 2021ean parte hartu duten bertsolariak ere goraipatu dira: Karlos Aizpurua, Irati Alcantarilla, Xan Alkhat, Iker Altuna, Miren Artetxe, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy, Kerman Diaz, Gillen Hiribarren, Patxi Iriart, Mizel Mateo, Maindi Murua, Xumai Murua, Pettan Prebende, Maddi Sarasua, Johañe Sarraillet, Aitor Servier, Bittor Thicoïpé, Josu Txoperena, Maddi Ane Txoperena, Oier Urreizti eta Egoitz Zelaia.
Honakoa izan da finaleko sailkapena:
1- Amets Arzallus Antia 1012 puntu
2- Miren Artetxe Sarazola 975 puntu
3- Odei Barroso Gomila 605 puntu
4- Maddalen Arzallus Antia 586,5 puntu
5- Patxi Iriart Hiribarren 562,5 puntu
6- Maddi Ane Txoperena Iribarren 561,5 puntu