Susana Jodra, Amelia Benito del Valle eta Zaloa Ipiña. (Argazkia: EHU)

Euskal Herriko literatura, artea eta feminismoari buruzko hitzaldi-zikloa antolatu dute, Bilbon

Martxoaren 1etik apirilaren 5era izango dira hitzaldiak Bizkaiko Foru Liburutegiko Hitzaldi Aretoan. Sarrerak mugatuak izango dira.

EHUko LAIDA Ikerketa Taldeak Artea, Literatura eta Feminismoak (2020) liburu kolektiboa kaleratu ondoren, gai bera oinarri hartuta, hainbat hitzaldi antolatu ditu martxoko astearte guztietarako eta apirilaren lehenengo astearterako, arratsaldeko 19:00etan.

Lehenengo hitzaldia martxoaren 1ean izango da Susana Jodra EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslearen eskutik, Ikuspegi feminista eta ingurumenarekiko ikuspegiak euskal arte garaikidea izenburupean.

Bigarren hitzaldia, berriz, martxoaren 8an izango da eta Iratxe Larrea EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasleak eskainiko du. Larreak emakume artistek arte munduan dituzten oztopoei eta duten agerpenari buruzko hausnarketa aurkeztuko du.

Martxoaren 15ean, Jon Martin bertsolari eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasleak bertsolaritzaren munduan emakumeek lortu duten presentziaz arituko da.

Hilaren 29an, berriz, Txaro Arrazola Arte Ederren Fakultateko irakasleak emakumeen bizitzan hain garrantzitsuak diren sortu eta ugaldu sentipenei buruzko pentsakizuna azalduko du.

Zikloari amaiera emateko, apirilaren 5ean, Amelia Benito del Valle eta Jon Kortazar Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasleek gaur egungo euskal emakumeen literatura aztertuko dute.

Hitzaldi guztiak Bizkaiko Foru Liburutegiko Hitzaldi Aretoan izango dira. Sarrera mugatua izango da. Hitzaldiak streaming bidez eskainiko dira, hemen.

Zabaldu: