Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du

Posted on 2018-12-20 by KulturSharea
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria bazkalostean kantatzeko ohituran dago. Kantariaren  esanetan, bere etxean betidanik izan dute bazkalostean edo afalostean kantatzeko ohitura hori eta omenaldi gisa abesti hau idatzi zuen. Gabon kanta Asunak (Taupaka elkartea, 2018) bere azken diskoan argitaratu zuen eta grabaketa gauzatzeko Akorde txikiak taldearen laguntza izateaz gain, Gaizka Peñafiel trikitilaria, Eduardo Aretxabaleta txistularia eta Naroa Gaintza abeslariaren parte-hartzea izan du. Gainera, abestian Eako kantu-poteoko taldeko kideek ere abestu dute.

Abestia idazteko, Bergarak antzina Euskal Herriko etxe askotan aurkitzen zen esaera inspirazio-iturri izan du: Etxe honetan sartzen dena, etxekotzat hartzen da. Musikariaren hitzetan “gaur egun elkartasuna, laguntza eta maitasuna aldarrikatzea ez dago modan, baina benetan behar-beharrezkoa dugu”.Bideokliparen egileak Gaizka Peñafiel eta Asier Olazar izan dira.

 
Josu Bergarak bestalde, bi kontzertu berezi eskainiko ditu hurrengo egunetan: abenduaren 27an Bilboko BIRA kulturgunean eta urtarrilaren 10ean Barakaldoko Antzokian.

You may also like

‘Harrizko bihotza’, Karmele Jaio idazlearen taupaden alfabetoa kalean da
Posted on 2025-11-21 by KulturSharea
Idazle gasteiztarrak azken urteetan ingurura begiratzeak sortu dizkion [...]
Su txikian hausnartzeko album ilustratua ondu dute Olatz Mitxelenak eta Irati Egurenek
Posted on 2025-11-20 by KulturSharea
Olatz Mitxelena idazleak eta Irati Eguren ilustratzaileak ‘Su txikian’ [...]
Pettik 25 urteko ibilbidean ondutako abesti rockero eta potenteenak biltzen dituen zuzeneko diskoa plazaratu du
Posted on 2025-10-09 by KulturSharea
25 urte bete dira Petti musikari eta abeslariak bakarkako lehen diskoa [...]
12361

Page 1 of 61

Zabaldu: