(argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia)

Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia zabalik

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Gotzone Butron eta Mikel Alvira idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Kontakizunek gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta apirilaren 5etik irailaren 9ra bitartean aurkeztu beharko dira, eskuz zein posta elektroniko bidez.

Bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko asmoz jaio zen Bizkaidatz Literatura Saria duela hamalau urte. Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek bi idazlek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote eta aukeratu diren hastapen horietara eta bertako pertsonaia eta egoeretara egokitu beharko dira.

Aurtengo edizioan, Gotzone Butronen Nire Sarajevo izeneko euskarazko istorioaren hasiera proposatu da, eta Mikel Alviraren Los imperfectos izeneko istorioaren hasiera.

Partehartzaile bakoitza euskarazko zein gaztelaniazko kontakizunetara aurkeztu ahal izango da.

Kontakizunek, gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta apirilaren 5etik irailaren 9ra bitartean aurkeztu beharko dira, eskuz zein posta elektroniko bidez, Laguntza erregistrorako eta herritarren arretarako bulegoan (Diputazio kalea 7, 48008 Bilbo). Era berean, eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bitartez ere aurkeztu ahal izango dira (www.ebizkaia.eus).

Bizkaidatz Bizkaiko Foru Aldundiak lehenengo aldiz 2008an antolatu zuen ekimen bat da. Hamahilau urte hauetan zehar 578 kontakizun aurkeztu dira eta 28 idazlek aurkeztu dituzte beren proposamenak.

Zabaldu: