Hatortxu Rock: “Elkartasun eta emozioz jositako bi gau”

(Argazkia: Hatortxu Rock)

Hatortxu Rock prest dago jada 22. edizioari hasiera emateko. Aurten jaialdia hasi baino egun bat lehenago irekiko dute karpa, izan ere, Vendetta taldeak bere hamar urteko ibilbidearen azken kontzertua eskainiko du gaur gaueko 22:30ean. “Azken hamarkada honetan, une ugari elkarbanatu ditugu Vendettak eta Hatortxu Rockek, eta taldearen azken akordeetan haien alboan egon behar genuela argi geneukan”, nabarmendu dute antolatzaileek.

Bihar berriz, Urak eginen du bide lelopean, hamaika talde arituko dira Atarrabiako Entrecementerios gunean, Euskal preso politiko iheslari eta deportatuen eskubideen defentsan. 16:00etan irekiko dituzte ateak eta bertan, Non Servium, The Baboon Show, Auxili, McOnak, Iruñerria Jamaica Clash, Talco, Des-Kontrol, Kaleko Urdangak, Zartako-K, Belako eta Mafalda taldeek “elkartasunez josiko dute gau berri bat”.

Antolakuntzak azpimarratu duenez, “elkartasun eta emozioz jositako bi gaurekin emanen diogu amaiera 2018 honi”.

Zabaldu: