Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak ‘Ezinaren atzetik’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

2019.urtean disko osoa argitaratuko ez duen arren, bi hilabetero single berri bat argitaratuko du taldeak.

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak bideoklip berri batekin eman dio hasiera 2019 urteari. Ezinaren atzetik izeneko kantu berri honekin aurten taldeak izango duen lan eredu berria aurkeztu nahi izan du.

Urko Gonzalezek (FDLN talde ohiaren MCak) eta David Rodriguez a.k.a. Eladoskurok (La Bandha del patio taldeko ekoizleak) 2016an elkarrekin Kid MIDI & Bang!Vega lana argitaratu eta gero, Arrano Pertxa eta Lengu Iluna proiektua sortu zuten eta iaz bere lehen lan fisikoa argitaratu zuten Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra izenekoa (Taupaka Elkartea, 2018).

Aurten berriz, taldearen lana ez da disko oso bat argitaratzea izango, bi hilabetero single bat argitaratzea baizik.

Musikari dagokionez, Lenguk, Kalabria eta Siziliako folk abestiak sampletik pasatu eta gero, Reakwon edo Kool G Rap estiloen antzeko Mafioso Rap soinuan murgildu nahi izan du. Funk soinu freskoak eta hainbat esperimentu ere entzun ahal izango dira abestietan, baina batez ere G-Folk soinua izango da nagusi berriz ere. Arranoren arabera bestalde, abestien letretan jarrera eta konfidantza nabarmentzen dira. Berriz ere kaleko ilunetako kontuekin, punchline gogorrak eta lirika gordinekin.

Ezinaren atzetik abestiaren bideokliparen ekoizlea Lengu Iluna izan da, hitzak Arrano Pertxarenak dira eta bideokliparen ardura Unai Undak hartu du.

Zabaldu: