Ishot!U lelopean, bi kontzertu gau Arrasateko gaztetxean

Itziarren Semeak eta Glaukoma igoko dira oholtzara gaur, bihar berriz, La Furia eta Pikete Lerroa taldeek joko dute ordu berean.

Urtarrilaren 5ean zen egitekoa Ishot!u elkartasun jaialdia Arrasateko polikiroldegian, baina azken orduko tramite administratiboak zirela medio, bertan bera geratu da ekimena. Antolakuntzak sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu  eta ekimen hau babesten aritu diren musika talde zein gizabanako guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie sare sozialen bidez. “Tamalez, ezinezkoa da epe motz zein ertainean aurreikusitako kontzertua bere horretan berriro antolatzea. Horregatik, dagoeneko kontzerturako sarrera eskuratu duten guztiei jakinarazten diegu ordaindutakoa bueltatuko zaiela”.

Bertan behera gelditu den jaialdiak orain arte sortutako gastuak estaltzeko eta elkartasun ekimenarekin baliabide propioekin jarraitzeko asmoz, ishot!u lelopean kontzertuak antolatu dituzte Arrasateko Gaztetxean asteburu honetarako. Horrela, gaur gaueko 22:30etik aurrera Itziarren Semeak eta Glaukoma igoko dira oholtzara, bihar berriz, La Furia eta Pikete Lerroa taldeek joko dute ordu berean.

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2018-09-22-07-00/hemeroteca_articles/momentu-batean-sentitu-nuen-iragan-zati-bat-galdu-nuela

Zabaldu: