(argazkia: Uriola.eus)

Bilboko Santutxu eta Deustu auzoetako Udaberriko Bertso Saioak maiatzaren 14an abiatuko dira

Emanaldiak maiatzaren 14an, 21ean izango dira Santutxuko Karmelo Plazan eta hilaren 28an eta ekainaren 4an Deustuko San Pedro plazan. Denak larunbatetan eta eguerdiko 13:00etan. Saio guztietarako sarrerak doakoak izango dira.

Bilboko Santutxuko Bertso Eskolak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen bertsolaritzaren inguruko ohiko programak 38. edizioa du aurtengoa. Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatu eta euskaltzaleen arteko topaleku izateko asmoarekin dator aurtengoan ere egitasmoa.

Guztira, lau hitzordu izango dira: Santutxu auzoko Karmelo Plazan maiatzaren 14an eta 21ean, eta Deustuko San Pedro plazan maiatzaren 28an eta ekainaren 4an, denak larunbatean eta eguerdiko 13:00etan. Antolatzaileek emakumeen presentziaren aldeko apustua egin nahi izan dute oraingoan ere, eta horrela, edizio berri honetan parte hartuko duten bertsolariak honako hauek izango dira:

Lehenengo emanaldian Amets Arzallus, Oihana Bartra, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi bertsolariak igoko dira oholtzara. Hilaren 21eko saioan, berriz, Maialen Lujanbio, Ibon Ajuria, Jone Uria eta Etxahun Lekueren txanda izango da. Hirugarren saioa maiatzaren 28an izango da, eta Andoni EgaƱa eta Nerea Ibarzabal izango dira bertan. Udaberriko Bertso Saioak ekimena ekainaren 4an amaituko da Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Saioa Alkaiza bertsolariekin.

Bertso saio guztietarako sarrerak doakoak izango dira.

Zabaldu: