(argazkia: Iruñeko Udala)

Jorge Cardarelli artistaren ‘Serendipia’ erakusketa paratu dute Iruñelp Mistoen eraikinean

Kolorearen bidez artistak espiritualitatean eta introspekzioan sakontzera gonbidatzen du ikuslea, norbere burua eta inguratzen duen mundua ezagutzeko.

Jorge Cardarelli artistaren (Donostia, 1971) obren sormen-berezkotasuna ekainaren 26ra arte Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinean bisitatu ahal izango da. Serendipia izeneko erakusketa honetan artistak kolore eztanda eta trazu-askatasuna aurkeztuko ditu, eta horrek, erakusketaren izenak jasotzen duen bezala, serendipian pentsatzera eramaten du, “izakiarentzat ustekabeko aurkikuntza bat, ustekabeko aurkikuntza baten bidez gertatzen dena, kasualitatez sortua, intuizioz edo zortez, beste gauza bat bilatzen ari garenean”, azaldu du. Aurkikuntza horrek heltzen dio gizakiak inguratzen gaituen mundua ulertu eta konprenitzeko espiritualtasuna eta introspekzioa sustatzeko duen beharrari.

Margolanek osatzen dute erakusketa, gehienak tamaina handikoak dira, eta koloreak funtsezko eginkizuna du. Tonu gorriak, urdinak, horiak eta arrosak nagusitzen dira margolanetan, eta bizitasunari, energiari eta optimismoari keinu egiten diete. Balio horiek beste alderdi batzuk betetzen dituzte, hala nola izakiaren askatasuna eta espiritualtasuna.

Artistak bere lanak ikuslearentzako arreta-dei bihurtzea espero duela aitortu du, “argi eta kolorezko leiho horiek aldaketa bat eragitea behatzen eta ikusten dituztenengan”. Haiekin, Cardarellik espiritualtasun eta introspekzio ariketa bat lortu nahi du, non ikuslea bere barnean sartuko baita egunerokotasunaren bilakaera, haren jatorria eta ondorioak aztertzeko, eta analisi horren bitartez “berez gaixo dagoen mundu bat” sendatzeko, artistak berak azaldu duenez. Bere lanek eragiten dituzten mezu eta hausnarketetan presentzia handia dute Ekialdeko eskola taoista zaharrek eta Zen praktika budista.

Zabaldu: