(argazkia: Gasteizko Udala)

Gasteiz Antzokia Izaskun Arrue Kulturunea deituko da

Kulturune berria Gasteizko Alde Zaharrean eraikitzen ari dira. Arrue 1972an jaio zen Nafarroan eta 60ko hamarkadan iritsi zen Gasteizera. Arabako lehen andereñoa izan zen, euskarazko irakaskuntzan murgildutako emakume bat eta hiriko lehen ikastolaren bultzatzaileetako bat.

Gasteizko Alde Zaharrean irekiko duten Antzokiak Izaskun Arrue Kulturunea izena izango du. Hala, Gasteizko Udalak hiria euskalduntzeko aitzindaria izan zena omendu nahi du. Izan ere, Arrue Arabako lehen andereñoa izan zen, euskarazko irakaskuntzan murgildutako emakume bat eta hiriko lehen ikastolaren bultzatzaileetako bat.

«Keinu honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiogu Izaskun Arrueri gasteiztarren belaunaldi berriei hizkuntza transmititzeko erakutsi duen konpromisoagatik eta egindako ahaleginagatik. Izaskun Arrue Kulturunea, ilusioz beteriko azpiegitura hau, euskararen pizgarri izango da Gasteizen», adierazi du Gorka Urtaran alkateak

Izaskun Arrue 1972an jaio zen Nafarroan eta 60ko hamarkadan iritsi zen Gasteizera. Zerkabarren kalean hasi zen irakasle gisa, bere etxean, Gasteiz Antzokitik ez oso urruti. Etxebizitza horretan hasi zen hiria eta Araba osoa euskalduntzen. Ondoren, Arrue Olabide ikastolaren proiektuaren bultzatzaile nagusienetakoa izan zen, Gasteizko eta Arabako lehen ikastola izan zena.

Udalak 2016ko Euskararen Nazioarteko Egunean omendu zuen, hil eta gutxira eta azaldu duenez, “emakume aitzindaria izan zen, ausarta, eta erizaintzan ere aritu zen”.

Zabaldu: