(argazkia: Donostia Kultura)

Asteazkenean irekiko ditu ateak Iñaki Echeverriaren ‘Itzuleraren kronikak’ erakusketak, donostian

“Posible da lurralde batetik inoiz atera ez den norbaitek etsipenez oroitzea du itzulera?”, galdera horrek eta beste batzuek irekitzen dute erakusketa. Proiektua ilustratzaile argentinarrak Euskal Herrian egin zuen egonaldian inspiratuta dago. 2019ko azarotik 2020ko otsailera bitartean, Echeverriak bere familia gipuzkoarra bisitatu zuen bikotekidearekin eta bi alabekin batera. Bere arbasoek duela ehun urte baino gehiago migratu zuten Argentinara, eta, bisitan, haien lurraldera itzultzean bizitakoa ilustratu zuen. Erakusketa Intxaurrondo kultur etxean bisitatu ahal izango da ekainaren 23ra arte.

Intxaurrondo Kultur Etxeak Iñaki Echeverria arkitekto eta marrazkilari argentinarraren (Balfarfe, 1974) Itzuleraren kronikak erakusketa paratuko du ekainaren 1etik 23ra bitartean. Talka Galeriak da erakusketa honen komisarioa eta Juan Celaya Letamendi Fundazioaren eta EHUko Euskal Herria, Europa eta Amerika ikerketa taldearen babesa du.

2019ko azarotik 2020ko otsailera bitartean, marrazkilari argentinarrak bere arbasoen lurraldetik egindako bidaia-koaderno bat ilustratu zuen. Ilustrazioak eta kontakizunak euskal nortasunarekiko begirada sotilarekin eta bere ekoizpen grafikoaren berezko umorearekin elkarlotzen dira.

Egileak hilero idazten du Fierro aldizkarirako eta Página/12 egunkari argentinarrerako, Padre abrumado asteroko komiki-bandarekin; Argentinako eta beste herrialde batzuetako argitaletxe eta hedabide grafikoetan ere kolaboratzen du. Erakusketa askotan parte hartzeaz gain, 2013tik aurrera, emakumeen salerosketa salatzen duten muralak egiten ditu, eta Arteen Funts Nazionalean ziklo bat koordinatzen du. Bertan, zuzeneko mural bat marrazten du hainbat idazleren irakurketarekin batera.

Itzuleraren kronikak proiektuan, Alfonsina Lenaroz historialari argentinarrak euskal diasporari buruzko dokumental bat egin du.

Erakusketa Intxaurrondo kultur etxean bisitatu ahal izango da ekainaren 1etik 23ra, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era.

Inaugurazio egunean ilustratzaile argentinarra egongo da erakusketaren bisita gidatu bat dinamizatzeko eta Donostian bizi den musikari britainiarrak, Luke Armstrongek, emanaldia eskainiko du. Intxaurrondo eta Egia kultur etxeetan dagoen Donostia Kulturako Musikagela zerbitzuaren eskutik datorren musikaria da Luke.

Ekitaldia osatzeko, Iñaki Echeverria eta Alfonsina Lenarozekin solasaldia izango da.

Zabaldu: