Ekainaren 10era arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusien Erakusketa Aretoan, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.
Carmen Valero Rodriguez eta Elena Nuñez Mallen artista gazteen margolanez osatutako Perros y tuberias izeneko erakusketa paratu dute ekainaren 10era arte, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan. Erakusketak EHUko Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterrean egindako lana islatzen duten hamabost margolan inguru biltzen ditu. Egileek hainbat material eta euskarri —biniloak, egurra, akrilikoak, oihal edo kartoi gaineko olioak, serigrafiak eta arkatzez edo argizariz egindako marrazkiak— erabili dituzte sormen iradokitzailea irudikatzeko.
Sortzaileek nabarmendu dutenez, erakusketak “satirikoa eta jostalaria” denaren artean dauden lanak biltzen ditu, ikuspegi “geometrikoago edo ordenatuagoarekin”. Itxuraz hain desberdinak diren interes horiek gorabehera, erakusketa “elkarrizketa ezartzean oinarritu da, eta bertan alde horiek puntu egonkorragoa lortzen dute”. Bi parteetan komunak diren zenbait alderdik laguntzen dute horretan, “horien artean lineala denarekin kontrajarrita dagoen blokearen kontzeptuaren aurreko interesak, edo batzuetan anbiguo samarrak diren eta beste figura ezagunago batzuekin batera agertzen diren formen presentziak”. Bere lanetan, norberaren irudia eraikitzearekin lotuago dauden beste alderdi batzuk batzen dira. “Euskarri beraren barruan errepikatzen diren eta beste euskarri batzuetara ere eramaten diren forma batzuk errepikatzea, edo prozesuan zehar ezkutatu edo desegin egiten den hasierako simetria egotea”, nabarmendu dute.