Metrokoadrokak taularatutako hainbat antzezlan sarean daude osorik ikusgai

(Argazkia: Irati Jimenez, 2011)

Metrokoadroka Sormen Laborategiak hamar urte bete ditu eta orain arte egindakoa errepsatzeko asmoz, bertako kideak atzera begira jarri dira. Hamarkada honetan, asko izan dira taularatu dituzten antzezlanak eta horietako batzuk sarean jarri dituzte osorik ikusgai hemen.

“Hamar urte pasa dira arte plastikoak eta arte eszenikoak lantzen genituen bost lagunek Metrokoadroka sortu genuenetik. Ordutik parte hartzaile, bidaide eta kolaboratzaileen sarea zabaltzen joan da, proiektuz proiektuko bizitzan eta antolakuntzan, sarri beste eragile batzuek proposatutako elkarlanen bidetik. Agian inoiz ez dugu oso argi izan zer den Metrokoadroka, ez bada sormenezko kaos antolatu bat, edo gauzak elkarrekin egiten jarraitzeko aitzakia bat (gehiago).

Urtetik urtera eszenak protagonismo handia hartu badu ere, azkenaldian beste era bateko proiektuak ere bideratu ditugu, agian itzalerago: argitalpengintzan elkarlanean jardun gara, ikastaroak eskaintzen han eta hemen, beste talde eta ekimen batzuekin elkarlanak bultzatzen, sare moduan sortzaileen artean kolaborazioak egitea probokatzen”.

 

Zabaldu: