Booktegik 5. urteurrena ospatuko du egun osoko jaialdi batekin

Urriaren 22an literatura, musika, arte ederra, solasaldiak eta antzerkia bilduko dira Usurbilen. Zaloa Ipiña, Xabi Strubell, Uxue Pascual edota Uxue Alberdi, besteak beste, izango dira bertan.

Bost urte bete ditu Booktegi plataformak eta urteurrena ospatzeko asmoz jaialdi berezia antolatzea erabaki dute urriaren 22an, Usurbilen. Bertan literatura, musika, arte ederra, hiru solasaldi eta antzerkia izango dira nagusi.

Parte-hartzaileak, besteak beste, Zaloa Ipiña, Xabi Strubell, Uxue Pascual, Uxue Alberdi, Usurbilgo liburutegia, Udarregi ikastola, Txakur Gorria, Okene Abrego, Oihana Arana Cardenal, Noaua elkartea, Nagore Legarreta, Mikel Soto, Marrabila, Maite Darceles, Maite Arbonies, Izibene Oñedarra, Itziar Ugarte, Itxaro Borda, Irati Majuelo, Iraia Elias, Idoia Beratarbide, Ibon Larrazabal, Hatxe, Danele Sarriugarte, Bakartxo Iguaran, Asel Luzarraga, Anari, Ana Galarraga, Amorante, Amaia Arakistain, Alaia Gaztelumendi, eta Aitziber Etxeberria Garro izango dira.

Egitaraua

10:00. Poesia itzulera. Noaua. Usurbilgo liburutegian.
11:30. Solasaldia: Itziar Ugarte, Oihana Arana, Ibon Larrazabal eta Amaia Arakistain.
12:30. Ipuinak eta antzerkia. Udarregi ikastolako kideak.
16:00. Anarik eta hainbat gonbidatuk kontzertua emango dute Habiak diskoko abestiak ardatz hartuta.
17:00. Solasaldia: Edorta Jimenez, Maite Darceles, Danele Sarriugarte eta Bakartxo Iguaran.
18:00. Emanaldia. Azken aurreko manifestua. Iraia Elias eta Hatxe.
19:00. Solasaldia: Asel Luzarraga, Irati Majuelo, Aitziber Etxeberria eta Ana Galarraga.
20:00. Emanaldia. Meza Nagusia. Uxue Alberdi eta Amorante.

Itxaro Borda idazleak gidaritza lanak egingo ditu, eta Xabi Strubellek musika joko du emankizunen artean. Horretaz gain, Habiak erakusketa ere egongo da ikusgai.

Sarrerak eskuratzeko bidea datozen egunetan irekiko dutela iragarri dute antolatzaileek.

Zabaldu: