(argazkia: Tabakalera)

Tabakalerak Claudia Pages artistaren ‘Gerundi Circular’ bideo instalazioa paratuko du

Erakusketa irailaren 13tik 2023ko urtarrilera arte egongo da ikusgai. Bideo-instalazioak hizkera juridikoak, koroporazioek eta administrazioak gerundioa denbora-espazio moduan erabiltzeko duten moduaz dihardu: inoiz amaitzen ez den “oraina” luzatzen tematzen den orainaldia.

Donostiako Tabakalera zentroak Claudia Pages artista katalanaren Gerundi Circular erakusketa berria zabalduko du. Bideo-instalazio hipnotikoa da honakoa eta munduko itsas ibilbideak, jargoi juridikoa eta egungo kapitalismoaren ezaugarri diren salgaien eta pertsonen fluxu nekaezina ditu ardatz. 360 graduko begizta jarraitu batean grabatua, filmak hiru performerren keinu erritmikoak eta eskuz idatzitako testuen geruzak konbinatzen ditu, hainbat sekuentzietako bideo-musikaletan.

Kontaketa panoramiko hori Bartzelonako merkataritza-portuaren etorkizunarekin eta orainarekin lotutako hiru espaziotan garatzen da: World Trade Center-ontzi itxurako negozio-zentroa-, XIX. mendeko aduana-eraikina eta olatu-horma. “Gerundi circular instalazioak, hiriko zirrikitu logistikoen lekuko egiten gaitu, itsasoko espazio zabalaren eta azpiegituren, portaeren eta giza sorkuntzako lengoaien arteko ageriko tirabirarik gabeko interfaze gisa”.

Pages artistaren lana hainbat modutan hedatzen eta uzkurtzen da. Bere prozesuan, hitzak, gorputzak eta mugimenduak norabide askotan zirkulatzen dute, hurbileko ingurunearen entzute kritikotik eta idatzizko erregistrotik igarotzen diren mikrokontakizunen sare linguistikoa marraztuz. Bere azken lanetan, artistak bidalketa-sistema eta jurisdikzio-hizkuntzarekin duen lotura izan ditu ardatz. Horietan, bi eremuek gerundio konstante eta bortitz batean jarduten dute: subjektua deshumanizatzen eta objektibatzen duen aditza.

Zabaldu: