Hitza Hitz musika urbanoaren lehen festibala abiatuko da bihar Maulen

Dooz Kawa, Al´tarba, Iphaze, Gonzi, Xiberoots, Skillz, Darktek, DJ Reimy, Elisa Do Brasil, Anticeptik, Conrank, Proleter, Rakoon, Dirty Zoo, Bisou, Gatom, Dancefloor Patroller, Fliou, Ziztada & Rlantz eta DJ Matafan izango dira Mauleko Jai Alai zelaiko bi agertokietan izango diren talde eta DJak.

Musika urbanoa oinarri duen Hitza Hitz festibalaren lehen edizioa egingo dute ostiral eta larunbat honetan, Maulen. Bertan, Reggaea, duba, rapa, drum’n bassa eta elektroa estiloak izango dira nagusi eta 20 bat talde igoko dira Jai Alai zelaiko bi oholtzetara.

Zuberoan musikaz gozatzeko helburuarekin, Festibalerat elkarteak antolatu du jaialdia. Izan ere, duela urte bat hainbat lagun elkartu eta bertan musika ardatz zuen zerbait egitea otu zitzaien, Müsikaren Egünak utzitako hutsunea betetzeko asmoz. “Beharrezkoa iruditu zitzaigun gure lurraldeari bizia berriz ematea, Xiberotarrei erakustea Xiberoak ere bere musika festibala izaten ahal duela, eta ez direla behartuak kostaldera edo hiri handietara joatera artista ospetsuak ikusi ahal izateko”.

Hasiera batean gaualdi bat antolatu zuten, eta 200 pertsona inguru hurbildu zirela ikusirik, bihar abiatuko den festibala antolatzea erabaki zuten. Antolatzaileek aitortu dutenez, hasieran ez zekiten nola antolatu dimentsio horretako festibal bat eta hango eta hemengo laguntzarekin aurrera egitea lortu dute.

Oholtza gainean

Dooz Kawa, Al´tarba, Iphaze, Gonzi, Xiberoots, Skillz, Darktek, DJ Reimy, Elisa Do Brasil, Anticeptik, Conrank, Proleter, Rakoon, Dirty Zoo, Bisou, Gatom, Dancefloor Patroller, Fliou, Ziztada & Rlantz eta DJ Matafan izango dira Mauleko Jai Alai zelaiko bi agertokietan izango diren talde eta DJak. Festibala bihar arratsaldeko 19:00etan abiatuko da.

Zabaldu: