Urtarrilaren 31tik otsailaren 21era, ostegunero, ‘Lautan Hiru: antzerki txikia, festibal handia’ jaialdia antolatuko da Bilbon.
Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan antolatzen den egitasmo kultural berriak hiru helburu nagusi ditu: Alde batetik, euskarazko antzerkia hauspotu (lanen hizkuntza euskara izango da), antzerkilariei beren lanak erakusteko guneak eskaini eta zazpi Kaleetako giroan eragin eta Bilboko kultura aukerak zabaldu.
Formatu txikiko lanak erakutsiko dira, hala iraupenari nola muntaiari dagokionez (oro har, 20-30 minutuko piezak izango dira). Hala ere, luzeagoren bat ere programatuko dela iragarri dute antolatzaileek eta diotenez, pieza hauek Biran eta Zazpi Katu Gaztetxean eskainiko dira, 19:00etatik hasita, eta emanaldi bakarra izango da leku bakoitzean.
Euskaltzaindia da egitasmoaren bultzatzailea, Cafe Bar Bilbao, Zazpi Katu gaztetxea eta Bira kulturgunearekin batera. Halaber, lau eragileen egoitzak izango dira antzezlanen agertokiak.
PROGRAMAZIOA
Urtarrilak 31:
– 19:00 Cafe Bar Bilbao
Tabernaria (Mikel Martinez, 30 min)
– 20:00 Euskaltzaindia
Komuna (Irati Agirreazkuenaga, 20 min)
– 21:00 Bira
Basatiaren mintzoa (Maite Arrese, 40 min)
Otsailak 7:
– 19:00 Euskaltzaindia
Mary’s dream/Maryren ametsa (Amaia Ruiz de Galarreta, 14 min)
– 19:30 Cafe Bar Bilbao
XVI “Cafe Bar Bilbao” Gidoi Saria
Lurrun minez (Galder Perez, 25’ + Foruma)
– 21:00 Zazpi Katu
Morbus Operandi (Ane Zabala eta Aiora Sedano, 50 min)
Otsailak 14:
– 19:00 Bira
Inor ez dator (Amaia Irazabal, 15 min)
– 20:00 Bira
Deskontrolatuak (Karmele Larrinaga eta Iratxe Urkiaga, 25 min)
– 21:00 Zazpi Katu
Tomiris (Iñaki Ziarrusta, 50 min)
Otsailak 21:
– 19:00 Euskaltzaindia
Minus Ukittua (Telmo Irureta, 20 min)
– 20:00 Zazpi Katu
Maite(k)ale borroka (25 min)
– 21:00 Bira