Ariketa puntuagarriak osatu ostean, Ibarzabal izan zen larunbatean puntu gehien batu zituen bertsolaria: 738 puntu. Haren atzetik sailkatu ziren Oihana Iguaran (737,5), Ane Labaka (694,5), Julio Soto (691), Eneko Lazkoz (649,5) eta Patxi Iriart (604,5).
Gotaine-Irabarneko herriko gela goraino bete zen larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren saioan: 650 lagun bildu ziren bertan. Aritz Bidegain Airek egin zituen saioaren gidari lanak, eta haren ondoan igo ziren sei bertsolariak oholtzara, zozketak erabakitako ordenan: Eneko Lazkoz Martinez, Patxi Iriart Hiribarren, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Ibarzabal Salegi, Julio Soto Ezkurdia eta Ane Labaka Mayoz.
Ariketa puntuagarriak osatu ostean, Nerea Ibarzabal izan zen puntu gehien batu zituen bertsolaria, 738 puntu. Haren atzetik sailkatu ziren Oihana Iguaran (737,5), Ane Labaka (694,5), Julio Soto (691), Eneko Lazkoz (649,5) eta Patxi Iriart (604,5).
Hala, Ibarzabalek Irungo finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 5ean, Sustrai Colina eta beste sailkatuekin batera. Larunbateko beste bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera.
Lehen fasea epaitzeko lana zuten seikotea aritu zen larunbatean ere puntuazioa jartzen: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki aritu ziren.
Zortziko nagusiko eta txikiko lanak amaituta, puntu erantzunak egin zituzten bertsolariek. Gero etorri ziren hamarreko txikiko eta ganbarako ariketak. Hauxe, larunbateko ganbararako Bidegainek jarritako gaia: Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu.