Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolari eta idazleek parte hartuko dute; baita Merina Gris taldeak eta Marina Suarez antzerkilariak ere. Azaroaren 17an, 24an eta abenduaren 1ean izango dira saioak, Gasteizen. Izena emateko epea gaur ireki da eta azaroaren 10ean itxiko da (12:00etan).
Mintzola Fundazioaren ibilbidea 2021ean amaitutzat eman ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia izango da aurrerantzean. Horretarako, Euskaltzaindiak bere lan eremua, lehentasunezko lan ildoak eta jarduerak finkatu ditu. Ohi duen moduan, horiek guztiak ahozkoaren inguruan lan egiten duten eragileekiko lankidetzan landu nahi ditu Euskararen Akademiak.
Ikerketan, ezagutzaren transferentzian, formazioan eta sustapenean jardungo du Mintzolak aurrerantzean, eta Mintzola faktoriaren eskutik, aspalditik datorren egitasmo bat bultzatuko du Euskararen Akademiak ondorengo asteetan: Ahostegunak. 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako egitasmoa, hain zuzen, antzerkian, bertsolaritzan, kantuan eta literaturan murgiltzeko, gozatzeko eta sakontzeko saio ezberdinak antolatuko dira.
Ostegunetan izango dira saioak, azaroaren 17an, 24an eta abenduaren 1ean, Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan (Etxezarra eraikina/Gaztelako Atea 54). Bertan, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariek parte hartuko dute; baita Merina Gris taldeak eta Marina Suarez antzerkilariak ere.
Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bitartez bideratzen du proiektu hau, eta izena emateko epea gaur 12:00etan ireki eta azaroaren 10ean itxiko da, ordu berean. Helbide honetan egin daiteke izen-ematea: https://labur.eus/epN5k
Ahots baten egitasmoarekin gertatzen den moduan, proiektu honekin gazteek euskaraz egiten diren hainbat ahozko adierazpide ezagutzeko edota euskarazko hizkera informala lantzeko aukera izango dute, ahozko kultura-sorkuntzaz gozatzeko aukera emanda