Azaroaren 3tik 6ra bitartean, lantegiak, ipuin kontaketak, liburuen aurkezpenak, aholkularitza eta sorpresa ugari izango dira hiriko alde zaharrean.
Udazkenarekin batera, Karrikiri Kultura Elkarteak Ipuingarria izango da liburuaren festaren bigarren edizioa antolatu du azaroaren 3tik 6ra bitartean, Iruñeko Alde Zaharrean. Ipuinak ahoz aho eta belarriz belarri mugitu nahi dituztela adierazi dute antolatzaileek, eta, asmo horrekin, haur eta gazte literaturarentzako unibertso txiki bat sortuko dutela diote elkarteko kideek.
Kondestable jauregian eta Laba gunean izango dira jarduerak, “lantegiak, ipuin kontaketak, liburuen aurkezpenak, aholkularitza eta sorpresa ugari izango dira”, aurreratu dute. “Ipuinak berotasunean gozatu, bidaiatu eta amesteko, ahozkotasunari, ilustrazioei, poesiari eta ideia zoroenei ateak zabalduz”.
Hala, “ipuinekin amesten duzuenok, ipuinekin bizi zaretenok, jakin-mina duzuenok… guztiok gonbidatzen zaituztegu parte hartzera. Liburuak esaldietatik eta marrazkietatik harago doaz: bidaiak dira, mundua eta jendea ulertzeko formulak, eta, partekatzen direnean, esperientzia kolektibo berdingabea da”.
Egitaraua, hemen.