Bilboko Arkeologi Museoak Zinema arkeologikoko arratsaldeak antolatu ditu

Lehen emanaldia bihar, azaroak 23, izango da, jaialdiaren zuzendari Aizpea Goenaga aktore eta Oiassoko museoko koordinatzailea bertan dela. Saio honetan, Alexis de Favitskyk zuzendutako Les etrusques, une civilisation mysterieuse de la Méditerranée filma proiektatuko da.

Azaroaren 23, 24, 29 eta 30ean zinema arkeologikoko arratsaldeak antolatu dira 18:30ean Bilboko Ondarea Aretoko areto nagusian. Bidasoako Arkeologia Zinemaren Nazioarteko XXI. Jaialdia (FICAB) Irunen amaitu ondoren, Bilboko Arkeologi Museoak, antolatzaileekin elkarlanean, azken edizioan saritutako lau filmak aurkeztuko ditu. Proiekzioak Zinemaldiko Sari Nagusia, Publikoaren Sari Berezia, Hezkuntza-lanaren Saria eta Zientzia Dibulgazioaren Arkeolan Saria kategoriei dagozkie. Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea. Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

Lehen emanaldia bihar, azaroak 23, izango da, jaialdiaren zuzendari Aizpea Goenaga aktore eta Oiassoko museoko koordinatzailea bertan dela. Saio honetan, Alexis de Favitskyk zuzendutako Les etrusques, une civilisation mysterieuse de la Méditerranée XXII. edizioko sari nagusia jaso duen filma proiektatuko da. Kategoria honetako filma aukeratzeko epaimahaiko buru izan da Itziar Ituño aktorea, eta bokalak Amaia Arranz, arkeobotanikan doktorea eta historiaurrean aditua; Carlos Coros, antropologoa eta Andeetako Arkeologia Museoko (Txile) zuzendaria; Fernando Perez, Bilboko Alondegia Zentroko zuzendaria; eta Mertxe Urteaga, arkeologian doktorea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren zerbitzuko kidea.

Javier Truebak zuzendutako El sueño de la vida de eterna Publikoaren Sari Berezia azaroaren 24an proiektatuko da. Kasu honetan, filma Irunen zinemaldira joateko aukera izan zutenen artean aukeratu da bozketa bidez. Bestalde, azaroaren 29an, arratsaldeko zinema arkeologikoko saiora hurbiltzen direnek hezkuntza atalean saria lortu duen The Antikythera Cosmos ikusi ahal izango dute, Martin Freethek zuzendua eta aldi berean, hezkuntza atalean sari berezia jaso duen Alaitz Ochoa de Eribek zuzendutako Arte paleolitikoa argitara filma ere izango da ikusgai. Lan honetan Diego Garate doktoreak hartu du parte, Arkeologi museoko kolaboratzailea eta historiaurreko artean aditua.

Bestalde, azaroaren 30ean, 18:30ean, zientzia dibulgazioaren Arkeolan sariaren txanda izango da, L «Appia Minturnae filmarekin. Il videodiario di scavo , Gianmatteo Matullok zuzendua. Gainera, Arkeologi Museoak aukeratutako dokumentala proiektatuko da, Manu Balaguer zuzendariaren Menorca talaiòtica.

Zabaldu: