Delirium Tremens taldeak ‘Mundu zoragarria’ kantaren bertsioa eta bideoklipa aurkeztu ditu

Mutrikuko taldeak abestiari beste zentzu bat eman nahi izan dio: “Gureagoa, garenetik gertuago dago orain. Gure begiek ikusten dutena da. Hemen zuria, beltzago ageri da”, adierazi dute taldekideek.

Moldaketa batekin dator Delirium Tremens taldea: Mundu zoragarria. Louis Armstrong-ek 1967an aurkeztu zuen What A Wonderful World klasikoa, Joey Ramonek hartu eta 2002an bertsio bat egin zuen. Azken bertsio hau da taldeak gehien entzun duena. “Guk gainera, ereserki hau benetan maite zuten inguruko lagunak omendu nahi izan ditugu Mundu zoragarria berri honekin”.

Delirium Tremensek abestiari beste zentzu bat eman nahi izan dio. “Gureagoa, garenetik gertuago dago orain. Gure begiek ikusten dutena da. Hemen zuria, beltzago ageri da”, adierazi dute taldekideek.

Kanta berriarekin batera taldeak bideoklipa ere aurkeztu du Bideolanen eskutik. “Zuzenean joko dugu hemendik aurrera, larunbat honetan, bihar bertan, Bilboko Kafe Antzokian”.

Zabaldu: