Maiatzaren 1ean helduko da ‘Gasteiz, Martxoak 3’ filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetara

Maiatzaren 1ean helduko da Gasteiz, Martxoak 3 filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetara. Hasiera batean sarraskiaren 43 urteurrenarekin bat pantailaratzea aurreikusita bazegoen ere, bi hilabete atzeratu behar izan dute azkenean. Hala ere, emanaldi berezi bat eskainiko dutela iragarri dute otsailaren 28rako.

José Luis irrati bateko esataria da Gasteizen, hiri txiki bateko informazioaren errutina aspergarrira ohitutakoa. Honek handik eta gutxira gertatuko dena imajina ezinik, inoiz pentsa zezakeen baino hurbilagotik ukituko duen egoera batean murgilduko da. Begoña, bere alaba, martxoko egun horietako protagonistetako bat (eta biktima) izango da.

Sasoi hartan, hiria aldatzen ari zen, milaka langilek soldata-igoerak eskatzen zituzten eta horrekin batera, aldaketa sozial eta politikoak ere bai. Aurrean, aldaketa horiek onartzeko asmorik ez zuten ugazaba eta agintariak zeuden, edozer egiteko prest.

Ondorio tragikoa: poliziak bost langile erail zituen martxoaren 3an. Egun hura betiko gelditu da hiriaren oroimen kolektiboan.

 

 

Zabaldu: