(argazkia: Bertsozale Elkartea)

Martxoaren 25an egingo da Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* topaketa Algortan

Bertsoaren inguruan dabiltzan emakumeak biltzea izango da helburu nagusia, izan bertsolariak, bertsozaleak, gai-jartzaileak, epaileak edota antolatzaileak, elkar ezagutu eta saretzeko asmoarekin. Ekimenaren oinarria ere gozamena izango dela aipatu dute. Algortan egingo da bigarren edizio hau. Bertso bazkarirako txartelak salgai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* bigarren topaketa egingo dute martxoaren 25ean, Algortan. Iaz egin zen lehenengoz Markina-Xemeinen eta, orduko arrakasta ikusita, aurten berriro egitea erabaki dute antolatzaileek.

12:30ean jarri dute hitzordua Algortako San Nikolas plazan. Poteoarekin abiatu, eta ondoren, 14:30ean bertso bazkaria antolatu dute Abian Kultur Elkartean. Jone Uria Albizuri eta Onintza Enbeita Maguregi ariko dira bertsotan. Bazkarirako txartelak salgai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian, 17 euroren truke. Txartelak erosteko azken eguna martxoaren 16a izango da.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen arabera, “Topaketaren helburu nagusia bertsoaren inguruan dabiltzan emakumeak batzea da, izan bertsolariak, bertsozaleak, gai-jartzaileak, epaileak edota antolatzaileak, elkar ezagutu eta saretzeko asmoarekin”.

Zabaldu: