Unidad Alavesa taldeak Martin Martin izeneko diskoa argitaratu du. Country-folk-rock estiloz jantzi dituzte lanak biltzen dituen bederatzi kantuak. Ataungo boskote honen bigarren lana da honakoa, 2017an plazaratu zuten aurrenekoa Unidad Alavesa izenpean.
Oarsoaldeko Hitzak zabaldu duenez, “disko politikoagoa”, atera zaie. “40 eta gehiago urterekin, ez dugu mezu zehatzik eman nahi. Bakoitzak jakingo du nondik jo. Entzun, eta garbi ulertuko du norberak zer esan nahi dugun», aurreratu du Aritz Artola abeslariak.
Estilo aldetik, berriz, “rockeroagoa” da Martin Martin diskoa. Hemen duzue osorik entzungai.
Arteak Ireki
Asko dira sare sozialen bidez, Arteak Ireki plataformarekin bat egiten hasi diren sortzaile eta norbanakoak, Unidad Alavesa taldea horietako bat da. EAEn kultur ekintzak mugatzen dituen araudi berria salatzeko sortu dute plataforma.