‘Bidean’ da Maider Zabalegiren disko berria

Bizitza bidaia bat dela dio Maider Zabalegik, ez dakiela noiz hasiko den, ezta noiz bukatuko den ere. Kaleratu berri duen Bidean diskoari gauza bera gertatzen zaio. Oiartzuarraren bigarren lana da honakoa, 2017an Zuei izeneko diskoa argitaratu zuen.

Letrak oso pertsonalak direla dio musikariak eta kantuetan maitasuna beste ezeren gainetik islatzen den arren, disko berriak biltzen dituen bederatzi kantuetan motxiladun ume, minbizi eta errefuxiatuei buruz mintzo da, berak sortu ditu abesti guztiak, Hurbil Artolak eta Gorka Urrak berriz, piezak moldatu dituzte.

Taldekidez gain, Iñigo Asensiok, Joseba Loinazek, Peio Gorrotxategik, Xabi Solanok, Beñat Igerabidek, Mattieu Haranbourek, Cristina Vertizek eta Orkatz Arbelaitzek ere hartu dute parte diskoan.

Zabaldu: