Gorakada antzerki konpainiak jaso du Feten azokak banatzen duen ikuskizun onenaren saria

Gorakada antzerki konpainiak Feten Haurrentzako Arte Eszenikoen Europako Azokak banatzen duen ikuskizun onenaren sari nagusia  jaso du, Ulisesen bidaia obragatik. Fran Lasuen eta Na Gomes musikariek, eta Aritza Rodriguez, Jose Cruz Gurrutxaga eta Javi Tirado antzezleek taularatzen dute lana, Julio Salvatierraren testua oinarri, Jose Carlos Garciaren zuzendaritzapean.

Zazpi urtetik gorako umeentzako antzerki ikuskizuna da Ulisesen bidaia:

Greziako Jainkoek, Olinpo mendiaren gailurretik, gizakien bizitzak gobernatzen zituzten. Beraiek erabakitzen zuten gizakiak babestea edo baztertzea, eta, horrela, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetak desafiatzera ausartu ziren, eta, beren haserrearen biktima bihurtu ziren. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindua sentitu zen eta Itakara itzultzea galarazi zion, Mediterraneo itsasoan noraezean utziz.

Ulisesen kontakizuna bidaia baten istorioa da. Azken finean, bidaia bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren isla delako.

 

Zabaldu: