Mikel Ayllon eta Oskar Gaztelu idazleek Arabako euskarazko Literatura Sariak irabazi dituzte

Sarituek 4.000 eta 6.000 euro bitarteko zenbatekoa jaso dute. Gainera, beren bilduma argitaratzeko aukera izan dute eta Arabako liburu denda jakin batzuetan banatuko dituzte.

Arabako Foru Aldundiak Literatura Sariak banatu ditu Ignacio Aldecoa Kultura Etxean egindako sari emate ekitaldian; zehazki, euskarazko eta gaztelaniazko ipuinen Ignacio Aldecoa sariak eta euskarazko eta gaztelaniazko poesiaren Ernestina de Champourcin sariak banatu dituzte.

Hauek izan dira sarituak:

Mikel Ayllon Corral, Euskarazko Ipuinen XLIII Lehiaketa, Ignacio Aldecoa Saria; Oskar Gaztelu Bilbao. Euskarazko Poesiaren XXXII Lehiaketa, Ernestina de Champourcin Saria; Marcelo Donadello, Gaztelaniazko Ipuinen LI Lehiaketa, Ignacio Aldecoa Saria; eta Jose Ignacio Lopez Hernandez, Gaztelaniazko Poesiaren XXXII Lehiaketa, Ernestina de Champourcin Saria.

Sarituek 4.000 eta 6.000 euro bitarteko zenbatekoa jaso dute. Gainera, beren bilduma argitaratzeko aukera izan dute eta Arabako liburu denda jakin batzuetan banatuko dituzte. Bestalde, gaztelaniazko ipuinen bilduma, Fulgencio Pimentel argitaletxearekin lankidetzan, Estatu espainiarreko eta Hispanoamerikako liburu denda nagusietan banatuko da.

Sari banaketan izan dira, besteak beste, Cristina Gonzalez bigarren diputatu nagusiordea, Ana del Val Kultura diputatua eta Emilio Sola Gizarte Politiken diputatua, baita Arabako erakundeetako zein kultura arloko beste ordezkari batzuk ere.

Zabaldu: