Behe Paleolitoko aztarna arkeologikoak aurkitu dituzte Praileaitzen

Debako Praileaitz 1 kobazuloan, orain dela 200.000 urte inguruko animalia aztarnak aurkitu dituzte. Diotenez, mamut edo antzinako elefante batenak izan daitezke.

Aurkeztu dituzten aurkikuntzek orain dela 200.000 urte inguru leku horretan bizi izan ziren gizakiengana hurbiltzen gaituzte, hau da, Behe Paleolitoraino, aro horretako aztarnak, oraingoz, oso bakanak dira gurean.

Adituek argi izan ez arren, aurkikuntza elefanteen familiako ugaztun handi baten orpo hezurra da. Arkeologoen arabera, oraindik animaliaren hezur gehiago agertu daitezke. Honekin batera, hartz baten bi letagin eta hortz bat ere aurkitu dituzte.

Lortutako emaitza hauei esker, aztarnategia babestu ahal izan da, haren suntsipena programatuta baitzegoen harrobiaren ustiapenak aurrera egiteagatik. Aurkikuntza horien artean, aski da gogoratzea harrizko zintzilikari eta labar-pintura sorta hura, orain dela 15.000 urte ingurukoa.

Ikerlanek aurrera egin ahala, galeria berriak aurkitu dira, baita gune arkeologikorako sarbide berriak ere. Orobat jakin ahal izan da gune batzuetan jalkin arkeologikoek metro batzuetako lodiera hartzen dutela.

Zabaldu: