(argazkia: Baztandarren Biltzarra)

Krisiak krisi, Baztandarren Biltzarra uztailaren 16an Elizondora bueltatuko dela iragarri dute

60. urteurrena ospatzeko, Ion Mayorrek eta Hasier Larretxeak egindako abestia eta bideoklipa ere plazaratu ditu lantalde berriak. Abestia eta bideoklipaz gain, aurtengo kartela ere aurkeztu dute. Pello Fagoaga erratzuarrak sortu du eta urteurrena ospatzeko garai zahar eta berrien arteko lotura irudikatu nahi izan du.

Baztandarren Biltzarra Elkarteak pasa den urtarrilean iragarri zuen bestaren ardura utziko zuela. Bertako kideek zikloa ixteko tenorea zela adierazi zuten sare sozialetan zabaldu zuten ohar baten bidez. Momentu horretan argi utzi nahi izan zuten elkartearen gidaritza beste talderen batek hartzekotan, laguntzeko prest egongo zirela eta hala izan da. Elkarteak izan duen krisiaren ondoren, edizio berri bat antolatzeko prest direla iragarri zuten atzo sare sozialen bidez, “hemen gaude inoiz baino indartsuago eta auzolanean aritzeko prest!”.

Adierazi dutenez, “orain dela 60 urte landatu zen gaur egun oraindik irauten duen landare emankor eta ederra. Aurten Baztandarren Biltzarra uztailak 16an ospatuko dugu eta berezia izanen da”. Euskara, auzolana eta elkartasuna lelopean izanik eraiki da urtez urte orgen besta, iragana kontuan hartuz etorkizun oparoago baten bila.

60. urteurrena ospatzeko, Ion Mayorrek eta Hasier Larretxeak egindako abestia eta bideoklipa ere plazaratu ditu lantalde berriak.

Abestia eta bideoklipaz gain, aurtengo kartela ere aurkeztu dute. Pello Fagoaga erratzuarrak sortu du eta 60. urteurrena ospatzeko garai zahar eta berrien arteko lotura irudikatu nahi izan du.

 

 

Zabaldu: