Mota guztietako ikuskizunak izango dira: antzerkia, ikuskizun ibiltariak, zirkua, dantza, keinu antzerkia. Euskal Herriko eskaintzari dagokionez, besteak beste, Kamikaz kolektiboaren Troia, Cristophe Pavia Orrazkera misteriotsuak edota Trapu Zaharra konpainiaren Mesede bat egitearren ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da.
Uztailaren 6tik 8ra bitartean egingo da Zarauzko Kalerki jaialdia. Aurtengoa jaialdi honen 30. edizioa izango da eta hiru eguneko egitarau “zabal eta gustagarri” bat dakarrela iragarri dute antolatzaileek. “Publiko guztientzat pentsaturiko jaialdia da hau eta haur, nerabe, gazte zein helduek gozatzeko moduko ikuskizunak ikusteko aukera izango dugu Zarauzko gune desberdinetan”, adierazi du Irune Urbieta jarduneko Kultura zinegotziak. “Guztira, 15 ikuskizun izango ditugu, hiru egunetan banatuta eta, aurten, berritasun moduan, Santa Klarako atarian ere izango dira hainbat ikuskizun”.
Hala, mota guztietako ikuskizunak izango dira Zarautzen: antzerkia, ikuskizun ibiltariak, zirkua, dantza, keinu antzerkia… Euskal Herriko zein kanpoko konpainien eskutik.
Euskal Herriko eskaintzari dagokionez, Kamikaz kolektiboaren Troia, Cristophe Pavia Orrazkera misteriotsuak, Trapu Zaharra konpainiaren Mesede bat egitearren, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Asfaltoaren azpian, euria, Deabru Beltzaken Su danborrak eta Dantzaz kolektiboaren Menu ikuskizunak taularatuko dira uztailaren 6tik 8ra bitartean.
Egitarau osoa ikusteko, hemen.