Gartzaingo orgak eskuratu zuen Baztandarren Biltzarrako orgen desfileko lehen saria (argazkia: Kultur Sharea)

[Bideoa] Baztandarren Biltzarra Elizondora bueltatu zen atzo bere 60. urteurrena merezi zuen bezala ospatzeko

Gartzaingo orgak eskuratu zuen Baztandarren Biltzarrako orgen desfileko lehendabiziko saria, Zigak, berriz, bigarren saria irabazi zuen eta Elbetek hirugarrena.

Baztandarren Biltzarra Elkarteko kideek bestaren ardura utziko zutela iragarri zuten urte hasieran, horrek bailarako hainbat gaztek orgen festa antolatzeko ardura bere gain hartzeak ekarri zuen eta aurreko antolatzaileak alboan izanda, 60. edizioa ospatu zuten atzo Elizondon

Hala, eguraldia lagun zutela, Baztan bailara osatzen duten hamabost herriek euren orgak xehetasun osoz apainduta atera zituzten berriro kalera, jende andanaren aurrean.

Bazkalostean sari banaketa egin zuten eta iaz bezala, Gartzaingo orgak eskuratu zuen Baztandarren Biltzarrako orgen desfileko lehendabiziko saria, Zigak, berriz, bigarren saria irabazi zuen eta Elbetek hirugarrena.

Bestaren muina izaten dira orgak, hauen bidez herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak azaltzen dituzte; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana eta izena azaltzeko erabiltzen dira.

 

 

Zabaldu: