Ostiraletik igandera bitartean Kultura Plazara jaialdia egingo dute Tolosan

Musika, artisautza eta gastronomia uztartuko dituen hitzordua izango da aurtengoa. Kontzertuei dagokienez, Ibil Bedi, Broken Brothers Brass Band, David Colomo eta Olaia Intziarte talde eta bakarlariak izango dira taula gainean.

Tolosako Kultura Plazararen egitarauak sei kontzertu jasotzen ditu aurtengo edizioan. Ibil Bedi taldeak emango dio hasiera jaialdiari, ostiralean 22:00etan. Larunbatean, berriz, Broken Brothers Brass Band taldeak kalejira egingo du eguerdian eta arratsaldean DJ Alai tolosarra eta Nhil izango dira oholtza gainean, 19:00etatik aurrera. David Colomo eta lagunen flamenko doinuek, eta Olaia Intziarte bakarlariaren emanaldiak emango diote amaiera jaialdiri, igandean. Emanaldi guztiak Zumarditxikian izango dira.

Horrez gain, eskaintza gastronomikoa ere izango da asteburu osoan zehar, Ama eta Carnicas Goyaren eskutik. Gazte artisauen azoka ere izango da, hamar bat posturekin: bitxigileak, kamiseta egileak, margogileak…

Antolatzaileen azaldu dutenez, asteazken goizean hasiko dira jaialdiaren muntaketa lanak, hortaz, Zumarditxikia ibilgailuz hustu beharko dela nabarmendu dute. “Uztailaren 19ko, 08:00etarako atera beharko dira autoak. Astelehenean egingo dira desmuntatze lanak, eta iluntzetik aurrera autoak berriro ere bertan utzi ahal izatea aurreikusten da”. Sortu litezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi die udalak bertako bizilagunei. Era berean, irtenbide batean sakontzeko konpromisoa berretsi dute.

Zabaldu: