(argazkia: Euskalerria Irratia)

EDH jaialdiaren hirugarren edizioa urriaren 28an izango da, Berriozarren

Perlata, Los Zopilotes Txirriaos, Ibil Bedi, Attürri, Xoriñoak Kaloian, Streetwise, Katu , Skabidean, Burutik, Penadas Por La Ley, Azken Sustraiak eta Kaleko Urdangak taldeak igoko dira Ilargi parkeko oholtzara goizeko 12.00etatik aurrera. Ez Dago Hilda eszena autogestionatua sustatzeko kolektiboak lortzen duen dirua eszenarako lokal autogestionatu bat eraikitzeko izango dela iragarri du.

EDH Fest jaialdiaren hirugarren edizioa urriaren 28an izango da Berriozarko Ilargi parkean. Halaxe iragarri du Ez Dago Hilda eszena autogestionatua sustatzeko kolektiboak sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean. “Jaialdiaren formatua aldatu dela somatuko zenuten. Egun bakarrekoa izanen da aurten”, adierazi dute. “Goizeko 12:00tatik aurrera hamabi talde izanen ditugu oholtzan 16 ordu iraungo duen jaialdian”, gaineratu dute.

Honakoak dira aurtengo edizioan parte hartuko duten taldeak: Perlata, Los Zopilotes Txirriaos, Ibil Bedi, Attürri, Xoriñoak Kaloian, Streetwise, Katu , Skabidean, Burutik, Penadas Por La Ley, Azken Sustraiak eta Kaleko Urdangak.

Ez Dago Hilda kolektiboak nabarmendu duenez, “eszenarako lokal autogestionatu bat eraikitzen gaude eta III. EDH Festaren etekin guztia horretara bideratuko dugu”.

Sarrerak salgai jarri dituzte jada 22 euroko prezioan eta Iruñeko Aitzina, Ezpala eta Herriko tabernetan eskuratu ahal izango dira. Online ere erosi ahal izango dira eta baita egunean bertan jaialdiko txarteldegian ere.

Zabaldu: