Olaia Irigoien

Olaia Irigoienek ‘Inesa Gaxen. Sorgin ausart baten historia’ ipuin ilustratua argitaratu du.

Bildumaren helburua da benetan sorginak nortzuk ziren azaltzea eta haien egiazko historia zabaltzea, bai eta “sorgin” hitzaren atzean benetan zer zegoen kontatzea ere.

Olaia Irigoien idazleak (Elgoibar, 1996) eta Elsa Sabater marrazkilariak  (Bartzelona, 1994) Inesa Gaxen. Sorgin ausart baten historia bilduma ilustratua aurkeztu dute. Ipuinak Nafarroa Beherean jaiotako Inesa Gaxen izeneko emakume baten bizitza azaltzen du, infusioak egitea eta inguruarekiko jakinmina azaltzeagatik behin baino gehiagotan sorginkerietan aritzea leporatu zioten. Ilustrazio koloretsu eta biziez lagunduta, XVII. mendean bizi izandako emakume honen benetako historia ezagutuko du irakurleak.

6 eta 8 urte bitarteko haurrentzako bilduma ilustratu honek 2021. urtean, Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak eta Eñaut Elorrieta musikariak sortutako Inesa Gaxen izeneko abestia du oinarri.

Adapta argitaletxe katalanak eman zion Irigoieni ipuina argitaratzeko aukera; hortaz, lehenbizi gaztelaniaz kaleratu zuen egileak eta oraingoan euskaraz.
Bildumaren helburua da benetan sorginak nortzuk ziren azaltzea eta haien egiazko historia zabaltzea, bai eta “sorgin” hitzaren atzean benetan zer zegoen kontatzea ere.

Olaia Irigoien Itzulpengintza eta Interpretazioan graduatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). Aurrerago, itzultzaile eta zuzentzaile lanetan aritu eta ingelesa eta gaztelania irakatsi ondoren, benetan gustatzen zitzaiona liburuak editatzea eta idaztea (haurrentzako istorioak, bereziki) zela konturatu zen. Hortaz, liburuen argitalpenarekin lotutako Masterra egin zuen Bartzelonan bertan eta Planeta argitaletxean hilabete batzuk praktikak egiteko aukera izan zuen. CEDRO saria eman zioten Master Amaierako lanagatik, eta horrek bultzatu zuen Akelarre bilduma sortzera. Ggaur aurkeztu duen ipuina bilduma horren parte da.

Zabaldu: