Haurrentzako Hartza Altzoan festibala egingo dute asteburu honetan Ezpeletan

Herri Soinu taldeak Hartza Altzoan jaialdia antolatu du asteburu honetarako Ezpeletan. Haurrei zuzendutako festibalaren seigarren edizioa ostiralean abiatuko da Izarren hautsa ikuskizunarekin. Mikel Laboaren heriotzaren 10 urteurrenarekin bat eginez, Maialen Alfaro sofrologo, kantari eta musikariak eta Philippe Albor musikaria eta haurren arloan adituak Donostiko abeslariaren obra osoa ezagutzeko ikuskizuna prestatu dute. Bertan, Ezpeletako Jondoni Extebe eskola eta Kanboko Errobi ikastolako haurrek parte hartuko dute.

20:00etan berriz, erromeria izango da Ezpeletako Soinu Ttiki eskolako trikitilarien eskutik. Amaitzeko, 21:00etan, herriko merkatuan guraso talde batek egindako Gurashow izango da.

Larunbatean berriz, 9:30etik 17:00etara konferentzia, dantza eta musika tradizionalaren inguruko tailerrak izango dira Baionako kontserbatorioan. Festibaleko ekimen nagusia berriz, arratsaldeko 16:00etan egingo dute Kimuen ikuskizunarekin. Ikasleek eskolan landu dituzten tailerren aurkezpena izango da honakoa. Ezpeletako eskola Publikoak, Kanboko Errobi ikastolak, Ustaritzeko San Bixintxo eskolak, Louis Dassance ikastolak, Haltsuko Maurice Harriet eskolak eta Jatsuko Pierre Dibarrart eskolak parte hartuko dute honetan.

Igandean Errobi lurraldeko dantza eskolen elkarretaratazea egingo dute 10:30ean eta honekin batera, animazioa eta erromeria ere izango dira.

Zabaldu: