17 talde eta bakarlarik lehenengo diskoa aurkeztuko dute Durangoko Azokako Ahotsenean

Abenduaren 6tik 10era bitartean, 49 talde eta bakarlari igoko dira Ahotseneako oholtzara (Plateruenan). 49 talde horietatik 17k lehenengo diskoa aurkeztuko dute. Hala, sortzaile berriei ate bat zabalduz, euskal kultura indartzen jarraitzea da Ahotseneako helburua.

Durangoko Azokako Ahotsenea guneak musika eta literatura aurkezpenak jasotzen ditu, euskal musikari eta idazleen erakusleiho bihurtuz. Musikari dagokionean, ibilbidea hasita duten taldeak eta hasiberriak bilduko ditu. Hala, 17 talde eta bakarlarik lehen diskoa kaleratuko dute Durangoko Azokan: Akaleia, Eider, Eire, Etxepe, Haira, Haize-arrosa, Ithaka, Kadira, Karma, Ke lepo, Lilo, Mamu, Muare, Nakar, TRB, Txopet eta Zatibi.

Gainerako 32 talde eta bakarlariak estilo askotarikoak dira. Nøgen taldeak, esaterako, labetik atera berri duen diskoa aurkeztuko du. Musikan 30 urtetik gora daramatzan Iruñeko Leihotikan taldea indarberrituta dator, Gorka Urbizuren ekoizpenarekin eta kolaborazioarekin. Rock estiloaz harago, Amorante eta Ibil Bediren proposamenak aipatu daitezke, besteak beste. Hauek dira 32 talde eta bakarlariak: Amorante, Arima, Braulio, EKG, Esanezin, Ezezez, Feline, Ibil Bedi, Intza, Jabi Patxon eta Kofradia Rock, Kemaronte, Konpost, Kuma No Motor, Leihotikan, Lotura, Marlik, Miren eta Roberto Etxebarria, Modus Operandi, Moxal, Murgi, Muzak, Nøgen, Otoi, Postal Kolekzionistak, Rukula, Sara Zozaya, Silitia, Toc, Yogurinha Borova, Xabi San Sebastian, Zeker eta Zukan.

Emanaldi guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira, Durangoko Azokaren webgunean bertan.

Zabaldu: