(argazkia: Nafarroako Bertsozale)

Saioa Alkaizak irabazi du finalerako txartela Altsasun

Abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango den finalerako sailkatu da egungo txapelduna. Altsasuko Iortia Kulturgunean jokatu da aurtengo txapelketako lehen finalaurrekoa, 250 lagunen aurrean. Bertan, Patxi Castillo, Sarai Robles, Eneko Fernandez, Ekhiñe Zapiain, Saioa Alkaiza bera eta Saats Karasatorre bertsolariek hartu dute parte.

Altsasun jokatu da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, Iortia Kulturgunean bildu diren 250 entzule ingururen aurrean. Sei bertsolari aritu dira bertan kantuan, zozketak erabakitako ordenean:  Zigor Gartzia Zian, berriz, gai-jartzaile lanetan aritu da, eta epaile gisa Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.

Saioko ariketa puntuagarri guztiak eginda, Alkaizak eskuratu du puntu gehien (506,5), eta horrenbestez, saioa irabazi eta abenduaren 2an Iruñean jokatuko den finalerako sailkatu da. Haren atzetik gelditu dira Saats Karasatorre (470,5) Sarai Robles (468,5), Eneko Fernandez (465), Ekhiñe Zapiain (464) eta Patxi Castillo (445,5). Hau izan da beraz gaurko saioak utzi duen sailkapena:

Datorren larunbatean jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Agoitzen. Hirugarrena eta azkena, aldiz, azaroaren 19an izango da, Lesakan. Bietarako zein finalerako sarrerak salgai jarri ditu Bertsozale elkarteak www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Saioa Alkaiza bertsolari iruñearrak Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2021ean lehen aldiz.

Zabaldu: