Arabako Bertsolari Txapelketako finala prest!

Larunbatean jokatuko da 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalistak gogotsu eta prest daude saio on bat egin eta txapela janzteko. Lierni Altunak jantziko dio txapela garaileari.

Hauek dira finalistak:

XABI IGOA: 1992. urtean jaiotako aramaioarra. Hirugarren aldia da finalean parte hartuko duela.

MANEX AGIRRE 1982. urtean jaiotako aramaioarra. 2015eko txapelduna da. Bi aldiz eskuratu du txapela, 2011n ere txapeldun izan zen. 2013ko Txapelketa Nagusian kantatu zuen.

PERU ABARRATEGI: 1997an jaiotako aramaioarra. Lehen aldia da finalean parte hartuko duela.

IÑAKI VIÑASPRE: Abetxukokoa, 1984an jaioa. 2004tik edizio guztietan finalista izan da. 2017eko edizioan bosgarrena geratu zen.

OIHANE PEREA: 1977an Gasteizen jaiotakoa. 2017ko txapelduna. 2007an, 2009an eta 2013an ere txapela jantzi zuen. Txapelketa Nagusian ere kantatu du.

AROA ARRIZUBIETA: 2001ean jaiotako gasteiztarra. Lehen aldia da finalean parte hartuko duela. Finalista seikoteko gazteena.

Finalistek hainbatetan aipatu dute egindako ibilbidearen fruitu dela finala, belaunaldien arteko loturak goraipatuz, transmisioa, irakasle eta ikasle izandako uneak, euren artean irakasle eta ikasle izan dira hamarkadetako Arabako bertsogintzaren bide honetan. Finalera arteko urduritasunez, bizitako estuasunez, jarritako helburuez, emozioez mintzo izan dira gardentasunez. Finalerako emango dutenaz eta helburu dutenaz ere aritu dira, esandakoen artean goraipatuz euretako edonork txapela jarrita ere pozik hartuko dutela, denek bere buru gainean gustura hartuko badute ere.

Beste sari banatzaileak Arabako bertsogintzan bidea egindako kideak izango dira.

Finalerako sarrerak erosteko Printzipal antzokiaren ohiko bideetatik eskuratu ahal izango dira, hauexek: takilean, telefonoz eta antzokiaren webgunearen bidez . Sarrera guztiak zenbakituak izango dira.

Zabaldu: