‘Obsoletus’ antzezlana taularatuko dute bihar Ordiziako Herri Antzokian

Bihar abiatuko da Antzerki Garaia zikloa Ordizian eta Beasainen

Ordiziako Herri Antzokian abiatuko da 2024ko Antzerki Garaia. Taularatuko duten lehen antzezlana Obsoletus izango da. Pako Revueltasen gidaritzapean, Aiora Sedano, Juanjo Otero eta Aitor Fernandino aktoreak ikusiko ditugu oholtza gainean. Denetera, zortzi antzezlanez osatuta dago egitaraua, gehienak euskaraz.

Euskal antzerkia bultzatzea du helburu Beasaingo eta Ordiziako Udalek urtero antolatzen duten Antzerki garaia zikloa. Hala, 30. edizio honetarako ere, antzerkia hedatu eta ikusleak, batez ere gazteak, erakartzeko egitarau erakargarria antolatu dute. Hala, antzerki taldeak eta obrak aukeratzeko garaian kontutan hartutako irizpideak kalitatea, muntaia, hizkuntza, konpainiaren eskarmentua eta obren arrakasta izan dira.

Aurtengo edizioari dagokionez zortzi antzezlanek osatzen dute egitaraua. Horietatik bi izango dira soilik gaztelaniaz eta bat euskaraz eta gaztelaniaz taularatuko da.

Egitaraua

Ordiziako Herri Antzokian zabalduko da esan bezala 2024ko Antzerki garaiaren egitaraua. Emanaldi guztiak 20:30ean hasiko dira.

Urtarrilak 12: Obsoletus, Herri Antzokian (Ordizia). Zuzendaria: Pako Revueltas. Antzezleak: Aiora Sedano, Juanjo Otero, Aitor Fernandino.

Urtarrilak 19: Baginaren bakarrizketak, Usurbe antzokian (Beasain). Zuzendaria: Begoña Bilbao. Antzezleak: Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia, Intza Alkain.

Otsailak 9: Almazenean, Herri antzokia (Ordizia). Zuzendaria: Begoña Bilbao. Antzezleak: Zuhaitz Gurrutxaga, Iker Galartza.

Otsailak 16: Búho, Usurbe antzokia (Beasain). Zuzendaria: Diego Lorca, Pako Merino. Antzezleak: Diego Lorca, Pako Merino.

Martxoak 1: Posdatarik gabeko gutunak,  Herri antzokia (Ordizia). Zuzendaria: Getari Etxegarai. Antzezleak: Kepa Errasti, Nerea Ariznabarreta.

Martxoak 15: Esnearen kolorekoa, Usurbe antzokia (Beasain). Zuzendaria: Fernando Bernues. Antzezleak: Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares, Jose Ramon Soroiz.

Apirilak 5: Sexpiertos, Herri antzokia (Ordizia). Zuzendaria: Mireia Gabilondo. Antzezleak: Telmo Irureta, Miren Arrieta.

Apirilak 12: La sed del minotauro, Usurbe antzokia (Beasain). Zuzendaria: Alex Gerediaga. Antzezleak: Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Miren Gaztañaga/Leire Ucha, Arrate Etxeberria, Txubio Fdez. De Jauregi.

Sarrerak 12 euroan egongo dira salgai eta denboraldi osorako abonuaren salneurria 72 eurokoa izango da.

Salmenta lekuak, Ordizian Herri Antzokiko leihatilan astearte eta ostegunetan 11:30etik 14:00etara eta asteartean 18:00etatik 19:15era, eta Beasainen Usurbe antzokia izango dira. Hamar sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituzten kultura talde, ikastetxe eta norbanakoek prezio berezia izango dute, 10 euro, eta dagokion udaleko kultura sailean eskuratu beharko dituzte.

Zabaldu: