(argazkia: Huhezinema)

Itziar Leemans Ximinoa izan da aurtengo Huhezinema sarietako irabazlea

Sail ofizialarekin eman zioten amaiera Huhezinema jaialdiari ostiralean. Antolatzaileen esanetan, “beste urte batez, jaialdia aurrera atera ahal izan dugu, Euskal Herriko zinemagileei esker. Maila altua izan dugu aurten, nabarmentzekoa izan da ikusleen asistentzia, egunero Arkupe aretoa betez”.

Arratsaldeko 15:00etan ekin zioten egitarauari, bi atsedenen bidez hiru zatitan banaturiko Sail ofizialeko proiekzioekin eta Aretxabaletako Arkupe aretoa, Euskal Herriko zinemagileez bete zen. Iluntzeko 19:30ean hasi zen sari banaketa. “Hautatuen artean, jakin-mina, urduritasuna eta ilusioa gailendu ziren, baina sarien aurretik, Kepa Errasti aurkezleak abesti bat kantatu zuen aretoa txaloka jarriz”.

Hauek izan dira Huhezinema 17. edizioko sarituak: Huhezinema saria (800 euro), Ximinoa – Itziar Leemans. “Klase harremanen bortizkerian, Iparraldeko familia burges baten eta haien haurtzainaren unibertsoan maisuki murgildu gaituelako”, azaldu epaimahaiak.

Katti Pochelu filmeko ekoizleak adierazi duenez, “egia esan ez nuen espero Sail ofiziala irabaztea, oso pozik nago egindako lanarekin, eta pozgarria da ikasle talde batek horrelako jaialdi bat antolatzen duela ikustea”.

Aktore onena (150 euro), Eneko Sagardoy eta Zorion Eguilor, “bi belaunaldien arteko oreka eta desorekak filmaren mesedera gorpuzteagatik”.

Hazi saria (600 euro), Agur Artzai – Julen Zubiete, “desagertzeko zorian dagoen artzain baten erretratu berezia egiteagatik eta zuzendariak filmaren bitartez egiten dion omenaldiagatik”.

Ikusleen saria (100 euro), Deadly Draw – Nitya Lopez.

Ausart saria (350 euro), Normas de higiene – Amaia San Sebastian.

Bideoklip saila:

Bideoklip onenaren saria (300 euro), Bele-Zerua irabazi – Nitya Lopez, “musika taldeko abeslariak aktore bezala egindako lanagatik eta bideokliparen koreografia eta planifikazioagatik”.

Ikusleen saria (100 euro), Esperoan-Erromintxelak – Nitya Lopez.

Aipaimen berezia: “Munlet-Astindu, euskal ikonografia eta ikus-entzunezko elementuak nahasteko trebetasunagatik eta freskotasunagatik”.

Ikasle saila:

Ikasle lan onenaren saria (300 euro), Noizko Basoa – Mikele Landa, “fikzioa edo dokumental etiketetatik haratago, proposamen ausarta proposatzeagatik”.

Mundukide saria (700 euro), Kosmospolita – Unax Alcubilla, “hezkuntza eta mobilizazio sozialen emaitzak modu originalean uztartzeagatik”.

Mu saria (150 euro), Beste aldea – Irati alvarez, Itziar Juaristi eta Lorea Elorriaga, “bertako gertakari historiko ezagun bat beste ikuspegi batetik kontatzeagatik, eta ikus-entzunezko lengoaia modu eraginkorrean erabiltzeagatik”.

Ikusleen saria (100 euro), Bakarr¿k – Oier Markotegi.

Zabaldu: