Garazi Kamioren ‘Bikini’ nobelak irabazi zuen iaz saria (argazkia: Elkar argitaletxea)

Haur Literaturako Mikel Zarate XIV. Saria martxan

Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen dute urtero saria. Lanak apirilaren 30era jasoko dira.

Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren hamalaugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dute saria Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hala, lehiaketan parte hartu nahi dutenek Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkeztu beharko dituzte, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita aurkeztu behar dira lanak: gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50. Hiru ale bidali beharko dira helbide honetara: Lezamako Udala, Mikel Zarate Saria; Aretxalde, 1; 48196 Lezama.

Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu gabe, eta horiekin batera gutun-azal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Lanak apirilaren 30era arte bidali beharko dira. Epaimahaia Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatuko dute eta maiatzaren 31ra arte izango dute erabaki bat hartzeko epea. Sari bakarra dago Mikel Zarate Sariketan, 3.000 eurokoa, eta Elkarrek irabazlearen lana argitaratu egingo da.

Argibide gehiagotarako liburutegia@lezama.eus edo liburuak@elkar.eus helbideetara idatzi daiteke edo 944556007 eta 943310267 telefono zenbakietara deitu.

Zabaldu: