(argazkia: Xenpelar Dokumentazio Zentroa)

Bertsozale Elkarteak ‘Bapatean 2023’ bilduma plazaratu du

Liburuak 66 bertso saiotako 83 bertsoaldi dakartza, bertsoaldi bakoitzari dagokion gai, doinu izen eta ohiko informazio guztiarekin batera. Dena den, iazko plazan 350 saio grabatu ziren: orotara, eta 76 bertsolariren 653 bertso transkribatu dira.

Bertsozale Elkarteak urteko bertso bilduma paperean kaleratuko du aurtengoan ere. Bertako kideek nabarmendu dutenek bazkideek doan eskuratu dezakete bilduma jada. Horretarako, www.bertsozale.eus atarian argitaratutako formularioa bete beharko da otsailaren 13a baino lehen, eta Bapatean 2023 etxean jaso nahi dela adierazi.

Bestalde, audio fitxategiak eskuratu nahi izanez gero, xenpelar@bertsozale.eus helbidera idatzi beharko da eskaera egiteko.

Aurtengo edizioari Amaia Castorenek egin dio aitzinsolasa, Bertsoaren potretak izenburupean. Horren atzetik, Bapatean 2023k 66 bertso saiotako 83 bertsoaldi dakartza, bertsoaldi bakoitzari dagokion gai, doinu izen eta ohiko informazio guztiarekin batera. Dena den, iazko plazan 350 saio grabatu ziren: orotara, eta 76 bertsolariren 653 bertso transkribatu dira.

Liburuaren corpus nagusiak herritarrek antolatutako bertso saioetan bat-batean kantatutako bertsoak jasotzen ditu, bertsolariak eta horien saio kopuruak kontuan harturik. Hots, bat-batean kantatutako bertsoak hartu dira kontuan argitalpen hau egiterakoan, txapelketetakoak izan ezik. Bertsopaperen alorrekorik ere ez da jaso, baina bai bat-bateko gazte sariketetakoak.

Bertsoaldiez gain, bertso saioen mugimenduaren informazioa dakar liburuak: saio motak eta zenbat antolatu diren Euskal Herriko hamaika eskualdetan. Aldizkako saioen informazioa ere badakar Bapatean 2023ak. Halaber, bertan ageri diren bertsoen egileen izenak, sorterria eta bakoitzak zer nolako ariketa mota egin duen ere adierazi da.

Bertsozalek nabarmendu duenez, “anitz jenderen lanaren emaitza da liburu hau. Borondatezko grabatzaileen zerrenda luzea da eta guztioi esker jaso ahal izan dira grabazioak eta potretak. Beraz, eskerrik beroenak bihotz-bihotzez saio erdi, oso bat edo hamaika grabatu, edo argazkiren bat egin eta XDZra helarazi dizkiguzuen hainbeste bertsozaleri”.

Zabaldu: