(argazkia: Bertsozale Elkartea)

Manex Agirrek irabazi du martxoaren 16an jokatuko den finalerako lehen txartela

Hurrengo saioa martxoaren 2an izango da Dulantzin, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.

Larunbatean jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia Aramaioko Kultur Etxean. Lehen fasean hamazortzi bertsolari aritu ondoren, hamabi bertsolarik jokatuko dituzten finalerdiak. Bigarren saioa Dulantzin jokatuko da.

Larunbatean jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak izan ziren: Eli Zaldua Barquin (Gasteiz), Unai Anda Delika (Ametzaga), Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku), Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz), Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio) eta Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio).

Bigarren fase honetan hamalauna bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izango zen. Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu zituen puntu gehien, 372  puntu. Bi finalerdietako puntuazioaren hurrenkeran osatuko zen finala. Puntuazioak ondorengoak izan ziren: Manex Agirre (372 puntu), Peru Abarrategi (365.5 puntu), Iñaki Viñaspre (354 puntu), Unai Anda (337 puntu), Eli Zaldua (331.5 puntu) eta Ekaitz Samaniego (305 puntu).

Hamahiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Etxaun Otaño Zinkunegi izan zen Aramaioko aurkezlea. Bigarren faseko epaimahaia, horrela osatuta egon zen: Mikel Fernandez de Arroiabe, Fernando Sopelana, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita, berriz, idazkari lanetan aritu zen.

Hurrengo saioa martxoaren 2an izango da Dulantzin, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.

Zabaldu: