(argazkia: Iñaki Ugartemendia)

Jabier Muguruzak ‘Lagun batek esan dit’ disko berria kaleratu du Iñaki Irazuren letrekin

Musikari irundarraren helduentzako disko berria da, ia bost urtez haur musikan buru-belarri aritu ondoren.

Bost urte helduentzako diskorik kaleratu gabe egon ondoren, Jabier Muguruza bueltan da Lagun batek esan dit  izeneko lan berriarekin. Oraingoan Iñaki Irazu poetari egindako keinu maitekorra dela dio musikariak.Jabier Muguruzak kantautore gisa egindako musika ibilbide luzean, 32 kantu konposatu ditu Iñaki Irazuren hitzekin. Dionez, “ez da ohikoa, inondik inora, musikari batek poeta baten hainbeste testu musikatu izana. Zerbait indartsua eta sakona adierazten du horrek”. Orain, Muguruzak kantu guzti horien artean aukeraketa bat egin du eta, batasun kontzeptual bat emate aldera, punta-puntako musikariekin errebisatu eta grabatu. Horren emaitza dugu labetik atera berri duen Lagun batek esan dit lana.Hauek dira disko berrirako aukeratu dituen kantak: Boza barruan (Boza barruan diskotik), Urtain (Kitarra bat nintzen), Zure lapurra (Hain guapa zaude), Lagun batek esan dit (Fiordoan), Etxera berandu heltzean (Hain guapa zaude), Lausoa kristalean (Bikote bat), Euskadi, jende gutxi (Fiordoan), Beldurrak (Beste hogei), Jaka zahar bat (Abenduak 29), Mutiko arrotzaren kanta (Kitarra bat nintzen) eta Azaroak baditu gauza onak (Tonetti anaiak).Proiektuan parte hartu duten musikarien artean daude: Jabier Muguruza bera (ahotsa eta akordeoia), Mikel Azpiroz (Rhodes pianoa eta Hammond organoa), Jean Marie Ecay (gitarra elektriko eta akustikoak), Fernando Neira (baxu elektrikoa) eta Karlos Arancegui (bateria).Gonbidatu bereziak: Maite Larburu (ahoatsa) eta Mireia Otzerinjauregi (ahotsa).  Donostiako Mamusik Estudioan, Mikel Azpirozek grabatu, nahastu, masterizatu eta produzitu du diskoa, 2023ko azaroan eta abenduan.

Zabaldu: