J Martina taldea (argazkia: Airaka)

Aldakan, Capsula, EZEZEZ eta J Martina ‘Artistas en Ruta’ programan parte hartzeko hautatu dituzte

Etxepare Euskal Institutuak azaldu duenez, “AIEnRUTa- Artistas zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, estatu osoko zuzeneko musika aretoetan emanaldien zirkuitu baten bidez”.

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen Artistas en ruta Estatu espainiar mailako zirkuituak ezagutzera eman ditu jada 2024. urteko azken hiruhilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: Aldakan, Capsula, EZEZEZ eta J Martina.

Etxepare Euskal Institutuak azaldu duenez, “AIEnRUTa- Artistas zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, estatu osoko zuzeneko musika aretoetan emanaldien zirkuitu baten bidez. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik zirkuitu honetan parte hartu dute dagoeneko: Amorante, Hofe x 4:40, Merina Gris, Neomak, Airu, Kulto Kultibo, Verde Prato, Amak, Lukiek, Ezpalak, Bulego, Idoia, Dupla, Olatz Salvador eta Zetak dira horietako batzuk”.

Programaren urteroko edizio bakoitzak bi ziklo ditu: lehenengoa urtarriletik ekainera bitartean eta bigarrena irailetik abendura. Estatu osoko kazetari, areto-programatzaile eta kultura-kudeatzaileek osatutako batzorde batek aukeratu ditu taldeak. 2024ko ekainera bitartean, Amorante, Hofe x 4:40 eta Merina Gris taldeek kontzertuak emango dituzte estatuan zehar, zirkuituaren babespean.

Zabaldu: